ELKARRIZKETA

MATIXA OTERO.

Matixa, betidanik euskal pilota gertutik bizi izan duen 18 urteko gasteiztar batek, bere esperientzia
kontatuko digu. Bere aita nahiz osaba pelotari profesionak izanda, Matixak euskal pilotarekin harreman estua izan du bere bizitza osoan zehar.
Bere lehenengo pausoak frontenisean eman zituen bere aitarekin, oso urte gutxi zituelarik. 6-8 urterekin esku-pilotan jokatzen hasi zen, baina irakaskuntza-prozesuak jarraipenik ez zuela ikusita (ez dago emakumeentzako esku-pilota profesionalik), alde batera uztera behartua ikusi zuen bere burua. Beraz, 11urterekin gomazko paletarekin hasi zen, Armentia ikastolan. Urte hauetan, beste hainbat neska-mutikelin Gasteizko txapelketa eskolarretan aritu zen, federatua izan gabe. 14 urterekin federatua zelarik, Adurtzako klubean sartu zen, astero teknifikazio saio bat, 2 entrenamendu eta asteburuetan partidu probintzial bat izanez (Arabako txapelketa). Teknifikazio saio hauetan, Matixak paleta argentinarra ezagutu zuen, hortaz, bi paletak txandakatzen zituen. Klub honetan bere adinekoak ez ziren beste 5-6 neskekin entrenatu zuen, gutxinaka euskal pelota alde batera utzi dutenak.
Arabako selekzioarekin (16 eta 17 urterekin) Gravni txapelketa (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa eta Iparraldeko Nafarroaren artean) jokatu zuen paleta argentinarra modalitatean. Paleta argentinarrarekin gustorago sentitzen zelarik, gomazko paleta guztiz utzi eta orain soilik paleta argentinarrarekin aritzen da, trinketean.

Matixak euskal pelota hobbie bezala hartzen duen arren, ez du alde batera uzten noizbait profesional
bihurtzea. Emakumea euskal pilotan gaiari buruz dagokionez, gazte honek uste du neska gaztetxo asko hasten direla pelotan jokatzen, baina gutxinaka, nagusiagoak direnean uzten joaten direla; 16-20 urte bitartean momento kritikoa da, non emakume gehiengoak euskal pilota alde batera uzten duen.
“Emakumeon kirola ez dago sustatuta; hasieran hartzen duzu hobbie bat bezala, ondo pasatzeko baina
profesionalizatzen hasten zarenean uzten duzu”.

Matixak azpimarratu nahi izan du, duela urte gutxi telebistan ikusitako emakumeen partidu bakarra mundial bat izan zela, eta bertan, emakumeak gona motz-motzean jokatzera behartuta zeudela (tradizioz ez da gonarekin jokatu); partidu garrantzitsuak horrela jokatzera behartuak daude. Gasteiztarrak argi esaten digu, emakumeen pelotari garrantzia emateko jokatu behar izatea gona motzean, oso gogorra dela. “Momentua iristen bada, oso gogorra egingo litzaidake mundial bati ezetz esatea minigonan jokatu behar dudalako, baina nik hori argi daukat, ez dut uste erakutsi behar ditudaniknire hankak jendearen arreta deitzeko. Berdintasuna bilatzen ari bagara emakumeon kirolean, ezin dugu utzi hori gertatzea. Nik borrokatuko dut.” esaten du Matixa Oterok.
teniseko pelotarekin jarraitu genuen eta orain dela bost urte, pelota mazizarekin hasi ginan, gaur egun arte. Bestalde, duela hiru urte, trinketean hasi nintzen. Alde handia nabaritzen da bi modalitateen artean, bahina ohitzea da gauza.



AMAIA GARCIA ETA MADDI MUJIKA


Jarraian, Amaia Garcia eta Maddi Mujika, 18 urteko bi hernaniarrei egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue. Amaia eta Maddi, palan aritu izan dira txikitatik, Gipuzkoa zein Euskal Herri mailan konpetituz. Haiei buruz gehiago jakin nahi genuenez, hainbat galdera egin genizkien:

AMAIA=A
MADDI= M

1-ZENBAT URTEREKIN HASI ZINETEN KIROLA PRAKTIKATZEN?

A: Orain dela 10 urte, 8 urterekin gutxi gorabehera. Hala ere, parkean, gurasoekin etab.. nire kabuz lehenago hasi nintzen.
M:10 urterekin hasi nitzen gutxi gorabehera, eskola kirolan.


2-NOLATAN HASI ZINETEN PALAN? ZERK BULTZATU ZIZUETEN?



A: Aurreko galderan esan bezala, txikitan jolasean ibiltzen ginen. Gainera, nire ikastolan, urtero palako txapelketa bat egiten zen eta bertan izen ematea erabaki nuen. Oso gustora ibili nintzen eta ondorioz, eskola kirolean jarraitu nuen azkenik Hernaniko taldean sartu arte.


M: Ni nire ahizpa zaharrak bultzatuta hasi nintzen. Izan ere, berak dagoeneko bazeramatzan pare bat urte kirol hau praktikatzen. Berak kontatuatkoarekin eta neuk ikusten nuenarekin  gustatu egin zitzaidan eta berehala probatu eta baita gero jarraitu ere.



3-ZEIN MODALITATETAN JOKATZEN DUZUE?

A: Hasieran pala bakarrik egiten nuen, txikiek erabiltzen duten pelota berezi batekin, ondoren teniseko pelotarekin jarraitu genuen eta orain dela bost urte, pelota mazizarekin hasi ginen, orain arte. Bestalde, orain dela hiru urte trinketean hasi nintzen. Alde handia nabaritzen da bi modalidadeen artean baina azkenean ohitu egiten zara.

M: Nik beti palan jolastu izan dut, nahiz eta egia den bi urtez jarraian trinketean ere ibili izan naizela.


4-KONPETITZE AL DUZUE? ZE MAILATAN?

A: Bai, konpetitzen dut. Urte honetan, 2. mailan hasi naiz. Ondorioz, adin guztietako jendearekin jokatzen dut, baita adin guztietako jendearen kontra; hala era, aipatzekoa da ni baina txikiagoen aurka ez dudala jokatzen.



M: Egun ez dut jolasten ikasketak direla eta, aurten utzi dut. Hala ere, lehengo urtera arte, Hernaniko taldean ibili nintzen eta bai bertan txapelketa ezberdinetan konpetitu izan dut. Mailari dagokionean, adinaren arabera zijoan: kadete juvenil, senior..


5-BIKOTE GISA, NOLA JOKATU OHI DUZUE? ZEIN POSTUTAN BAKOITZA?

A: Ni aurrelaria naiz, hasi nintzenetik gaur egun arte. Badago jendea bi postutan jolastu ohi duela, bikotekidearen arabera. Ni, ordea, txikitatik izan naiz aurrelaria eta inoiz ez dut izan atzelari izateko grinik.


M: Ni beti atzelari moduan ibili naiz. Aurrelari moduan ere probatu dut baina ez naiz ondo moldatzen.

6-ENTRENAMENDUAK ZEIN MOTATAKOAK EDO NOLAKOAK IZATEN DITUZUE?




A: Orain arte, entrenatzaile bat genuen eta ariketa era jolas ezberdinak egiten genituen. Aurten aldiz, ez dugu entrenatzailerik, maila hontan sartzean, gure klubean ez dago entrenatzailerik, orduan, taldea banatu egiten dugu. Bakoitzean bi aurrelari eta bi atzelariekin partiduak egiten ditugu, gure artean hobetzen laguntzen saiatuz.

M: Esan bezala, iaz utzi nuen baina ordura arte eginiko entrenamenduetan ariketa ezberdinak lantzen genituen gure gaitasun ezberdinak jorratu eta hobetzeko asmoz. Estrategia jolasak edota ariketak ere egiten genituen.


7-ZERGAITIK USTE DUZUE EUSKAL PELOTA MUNDUAN GIZON GEHIAGO DAUDELA EMAKUMEAK BAINO?


A: Ez daude gizon gehiago emakumeak baino, gertatzen dena da, kirol gehienetan bezala, guztietan ez esateagatik, mutilei poblizidade handiagoa ematen zaiela. Esate baterako, gizonen partidu asko telebistan botatzen dituzte, emakumeenak aldiz, nahiz eta lehenengo mailan egon, ez. Arazo hau ez dago pelota munduan bakarrik eta pena handiarekin esan behar dut oso zaila dela hain zabalduta dagoen arazo bat konpontzea.

M: Akaso egia da, eskuz, gizonezkoen parte hartze kopurua handiagoa dela emakumeekin alderatuz, baina pilota munduko gainontzeko modalitateetan ez dut uste hainbesteko aldea dagoenik, izan ere, urteekin emakumeak kirol munduan asko barneratu da, nahiz eta tamalez mutilen arloan orokorrean kirolak oihartzun handiagoa izan.





 




IRATXE ASTIGARRAGA

Gaurkoan Iratxe Astigarraga Barrenetxea. Emakumeen aisialdiko pala taldean dabilen 25
urteko debarra da.Berarekin hitz egin eta elkarrizketa bat egiteko tartetxo bat izan dugu eta
honen inguruan hitz egiten ibili gara :

1. Noiz hasi zinen mundo honetan murgiltzen?
Bizitza osoan futbolean jardun ostean, aukera paregabea iruditu zitzaidan emakumeen kirola
sustatzeko palako aisialdiko emakumeen taldean sartzea. Orain dela bost urte hasi ziren 3
emakume honen inguruan lan egiten eta txapelketak aurrera eramaten, hemen nire herrian,
deban. Hortaz jabetuta, orain dela bi udara palan entrenatzen hasi ginen lagun batzuen artean
eta gustatu zitzaigunez txapelketan apuntatzea pentsatu genuen. Hasieran urduritasun handia
sentitzen genuen gaainontzekoak gu baño nagusiagoak baitziren eta hortaz esperientzia
handiago zutelako, baina denbora aurrera pasa ahala ohartu giñen urteen aldeak ez zuela
eragiñik, denek talde bat osatzen genuelako eta palako kirol honetan emakumeen indarra
garatzeko denon laguntza beharrezkoa delako.

2. Zu aisialdian ibiltzen zara baina noizbait pentsatu duzu federatu moduan hastea?
Noizbaiten pentsatu dut federatzea, azken finean partidurenbaten lesiorenbat izan ezkero hori
kubritzeko. Aipatu dezaket txapelketako partaideak jada federatzen hasiak direla, askok
entrenamenduak ere egiten dituztelako astean zehar. Nik ordea, palaz gain beste kirol bat
praktikatzen dut(futbola) eta horri eskeintzen diot denbora gehiena.

3. Zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?
Gehien, partehartzea igo egin dela azken urte hauetan, 13 bikote izatetik 20 izatera iritsi
baikara eta beste herrietako jendearekin ere erlazionatzen hasi garela (mutriku,elgoibar eta
zarauzkoekin ). Eta gehitu beharra dut jende gaztearen presentzia gorantz doala, bereziki
aurten 3 bikote berrirena.
Gutxien berriz, laguntza aldetik urritasuna nabaria dela, hasieratik hau antolatu dutenak
jarraitzen dutelako(patrozinatzaileak, frontoian alkilerra...) beraiek dute denaren ardura beste
iñoren laguntzarik izan gabe. Aipatzekoa da ere, epaile lanetan partehartzaileak ipiñi behar
garela txapelketa hauek aurrera eramateko.

4. Nongo jendearekin aritu zara? Banaka, binaka …?
2 herritan hartu dudanez parte, aipatu dezaket deban beti emakumeen binakako txapelketan
aritu izan naizela eta elgoibarren aldiz, emakumeena eta baita mixtoan ere. Emakumeen
artekoan debako bikotea dut baina mixtoan elgoibarko mutil batekin ibili naiz.

5. Emakumeen aisirako taldea ere sortu duzue ezta?
Bai noski eta aurretik esan bezala urtean urtean herriko jende gehiago animatzen da gurera.
Partiduak ostegun eta igandetan izan ohi dira eta igandero partidu ostean zerbait hartzera
joaten gara denok batera. Bestalde, final egunean denon artean bazkari bat egiten dugu
herrian jendeak gure giro paregabeaz ohartarazteko. Esan dezaket palan aritzeaz gain ere
familia txiki bat sortu dugula eta honen adibide dugu egin ditugun hainbat irteera; flysh-aren
ibilbidea,paintball-era joan ginenekoa ...

6. Zure kirola (futbola) bezain serio hartzen al duzu?
Seriotasunari dagokionez futbola bezela hartzen dut, baina entrenamenduari dagokionez
balantza futbolaren aldera joan da; lanagatik bietako bat aukeratu behar izan bainuen. Eta
bizitza osoan futbolean aritu ostean oraindik ez dudalako horrekiko “txispa” hori galdu.

7. Zergatik animatuko zenuke jendea mundo berri honetara?
Alde batetik, giro paregabea sortu dugulako eta bestalde gurea bezalako herri txikietan ez
dagoelako aukera askorik kirol modalitate ezberdiñetan parte hartzeko . Bukatzeko, ziur naiz
denon artean ematen ari garen pausu txiki hauek bere fruitua emango dutela etorkizunean.
(Iratxe eta bere bikotea kamixeta horiarekin.)

(Hemen, Iratxe epaile lanetan.)


No hay comentarios:

Publicar un comentario