Gu Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak graduko lehenengo mailako ikasleak gara; Izaskun, Maialen, Leire eta Lide. Hemengo blog honetan euskal pilotak emakumeenganako eraginari buruzko denetariko informazioa ikusi ahal izango duzue. Lehenik eta behin, sarrera txiki bat aurkituko duzue arlo honen inguruan. Hala ere, elkarrizketak, bitxikeriak, gurekin kontaktatzeko era, eta topaketa bat ere aurki ditzazkezue. Topaketaren helburua, emakumeak gaztetatik euskal pilotaren munduan barneratzea da, ongi pasaz, pilota ikasiz.
Gaur egun, oso zaila da estatu mailan emakumeak euskal pilotan aritzen aurkitzea, baina XX.mendeko zati handi batean, frontoiak betetzen zituzten egunero, atlantikoko bi aldeetan, apostuetako negozioei esker, momentu horretan hedapenean zegoen merkatua. Beraiek izan ziren estatu mailan, lehenengo kirolari profesionalak
Euskal Herriko eta Nafarroako herri txiki askotan, umeek (bai neska baita mutilek ere), frontoi bat zapaltzen dute parke bat baina lehenengo. Kirol hauetako harrobia izaten jarraitzen duten aran hauetan dago pelotaren ADNa, hala ere, emakume pelotarien oihartzuna, negozio eta ikuskizun bezala ulertua Madrilen sortu zen. Bertan, 1917.urtean Ildefonso Anabitartek emakumeak jolasten jarri zituen dimentsio txikiago batzuetan erraketa eta pelota arinago batekin. Fenomenoa Ameriketara zabaldu zen, batez ere Mexiko, Kuba eta Estatu Batuetara.
Garai horretako izar batzuk Bene II, Chiquita de Ledesma, María Elena Hernandez, la Eibarresa edota Chiquita de Anoeta izan ziren. Emakume horiek historia egiten ari ziren, baina momentu horretako ikusleek, "erotismo eta kirolaren erdibideko" zerbait bezala bakarrik ikusten zituzten.
Denborarekin, euskal pelotaren gainbehera oso handia izan zen. Madrileko frontoiak 1981 itxi zituen bere ateak emakume faltagatik, izan ere, frankismoak lizentzia gehiago emateko aukera debekatu zuen azken urte horietan. Orain adibidez, Maite Ruiz de Larramendi, 42 urteko nafarra eta munduko jokalari hoberenetako bat pala paletako modalitateetan, bizitza ospitaleko langile bezala irabazten du.
Jarraian, 3 elkarrizketa ezberdin irakurtzeko aukera daukazue. Gaur egungo, palan aritzen diren lau emakumeekin euskaldunekin hitz egin ondoren, bakoitzarekin elkarrizketa bat izatea eta haien egoera ezagutzea lortu genuen.
Maitane Ruiz Rios
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. maila.
Sara Roca Hernandez
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila
José Echaniz Osés
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta kirolaren Zientzien fakultatea, 1go maila.
Alex Juaristi Larrañaga
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Magisteritzatik)
Iker Antepara Txurruka
ResponderEliminarHezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera Fisiko eta Zientzien Fakultatea, lehenengo maila.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBeñat Gorostidi Basurto
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog honen ideia ona iruditu zait, emakumeak euskal pilotaren munduan gehiago murgiltzeko. Datuak jasotzeko iturri ezberdinetatik, bai artikulu, bai aldizkarietatik baliatu dira eta erreferentziak gaineratu dituzte. Testua garbi dago eta ondo ordenatuta, zehaztasunez. IKT-ren tresnen baliabidea ikusi daiteke: bideoak, irudiak… Blogaren diseinua sinplea eta erabilterraza da. Talde lana agerikoa da, baina elkarrizketaren bat audioz egin izan balute arinagoa eta erakargarriagoa izango litzateke. Jardueren inguruan zerbait jartzea falta zaie. Azkenik, hizkuntzari dagokionez, ondo idatzita dago, garbi eta ortografia akatsik gabe. Oso lan ona!
ResponderEliminarNire nota: 9
Mikel Arano Zazpe, Jarduera Fisiko eta Kirolen Fakultatea, 1.maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarDatuak jasotzeko erreferentzia ezberdinak erabili dira, haien artean aldizkari zientifikoetako artikuluak, interneteko artikuluak, elkarrizketak, … eta erreferentzia hauek erraz aurkitu ahal dira “Erreferentziak” atalean. Aurkezpena oso argia da, sarrerak oso ongi antolatuta daude eta honi esker oso erraza da blogan zehar informazioa bilatzea. IKT tresna ezberdinak erabili dituzte: bideoak, argazkiak, … Bloga itxuraz oso erakargarria da, sinplea eta eraginkorra. Taldekide guztien arteko kolaborazio lana dela ikusten da. Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza argia eta aberatsa erabili dute, ortografia akatsik gabe.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Proiektu mota, lekua, data eta prezioa ageri dira. Proiektuan parte har dezaketen herritarren ezaugarriak azaltzen dira. Beraiekin harremanetan jartzeko modu ezberdinak eskaintzen dituzte eta argi ageri dira “Kontaktua” atalean.
Akats bakarra: Lehenengo sarreraren izenburua erdaraz ageri da “Página principal” bezala.
Orokorrean Bloga oso ondo antolatua eta erabilgarria iruditu zait.
3. Kalifikazioa: 9
4. Asier Boillos Carpintero
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarLide Azueta Lizaur, JFKZ, 1.Maila.
ResponderEliminarAitor Azpiazu Altolaguirre, JFKZ (Magisteritzatik).
ResponderEliminarAras Karakus San Martin, JKFZ 1. maila
ResponderEliminarEneko Ruiz Ruiz, JFKZ 1. maila
ResponderEliminarJon Gorospe Goikoetxea,JFKZ 1.maila
ResponderEliminarAnder Arroyo Luengo, JFKZ 1. Maila.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarXabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ, 1go maila.
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
ResponderEliminar1.1 Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira, elkarrizketak eta liburuak. Baina erreferentziak denak batera pilatu dira eta ez testuan zehar, eta horrela ez dago jakiterik zein zati dagokion erreferentzia bakoitzari.
1.2 Informazioa argi azaltzen da. Hala ere, blogean zehar lerroetan noizbehinka jauziak daude, elkarrizketetan batez ere, irakurketa zailtzen dutenak. Nire ustez, proiektuari zati txikiegia eskaintzen zaio blogean eta besteei handiegia, elkarrizketei adibidez, luze xamarra egiten da..
1.3 IKT desberdinak erabili dira.
1.4 Bloga oso erabilterraza da. “Página principal” delakoa soberan dago.
1.5 Bideoan denek hartu dute parte, izan den talde lanaren seinale.
1.6 Erabilitako hizkuntza zuzena da, akats gutxi daude: emakumeentzat (plaza kopuruan), nafartarra (bitxikerietan), Matixa(k)(elkarrizketetan). Blogaren zati batzuk gazteleraz daude (página principal, contribuyentes, archivo del blog), nahiz eta ziurrenik ez den nahita.
2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
• Sarrera dauka.
• Ez da zehazten zein erakunde mota den.
• Jarduleen ezaugarriak zehazten dira (adina)
• Jarduera zein instalaziotan egingo de aipatzen da.
• Ez dira giza eta material baliabideak aipatzen.
• Proiektuaren helburua zehaten da.
• Ez dira jarduera motak azaltzen.
• Topaketaren prezioa agertzen da, baina ez hau aurrera eramateko gastu guztiak nola ordainduko diren.
• Kontaktuak agertzen dira, baita testua sortzeko erabilitako informazio iturrien erreferentziak ere.
*Baloratzerakoan kontuan gehien hartu dudana proiektuari zati txikiegia eskaintzen zaiola da eta aparteko informazio gehiegi dagoela.
3. 7,5.
4. Garate Iturzaeta Iker, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 1.maila.
1. Blog honetan agertzen den informazioa iturri ezberdinetatik aterata dago. Hiru elkarrizketa daude, oso interesgarriak, baina agian gehiegi zentratu dira elkarrizketetan. Bloga argia eta ordenatua dago, ez daude ortografía akatsik, eta bisualki erakargarria da, nahiz eta elkarrizketen orrian testu gehiegi dagoen. Irudi eta bideoak daude, beraz IKT tresnak erabili dituzte.
ResponderEliminar2. Interesgarria iruditu zait lau emakumeri elkarrizketa egitea, horrela ikuspegi ezberdinak ezagutzeko aukera dagoelako, baina uste dut gehiegi zentratu direla. Bitxikerien atala originala iruditu zait. Nire ustez, gehiago landu beharko lukete topaketaren atala, hori delako pilota sustatzeko gakoa, eta ez zait oso erakargarria iruditu. Baina orokorrean oso ongi dago.
3. Esandakoak esanda, blogaren kalifikazioa 8
4. Oskar Alen Otano, JFKZ 1. Maila
Kontrakantxa bloga behatzean, erreferentzien atazan sartzean ikusten da bost artikulu erabili izan direla bloga egiteko. Bost artikulu hauetaz gain blog honen egileek lau pertsonei egin dizkiete elkarrizketak, elkarrizketa pertsona bati egin ordez lau pertsonei egitean askoz ere gehioago aberasten dute eman nahi duten informazio guzti hau. Hau guztiaz gain euren bideo txiki bat txertatu dute esplikatzen duten topaketara jende gehiago animatzeko. Nahiz eta blogean ez diren grafiko edo taulark agertzen ematen duten informazioa oso argi irakurtzen da eta esan daiteke galderari ongi erantzuten diotela bertan dagoen informazioarekin, gainera topaketa dela eta informazioa xehetasun handiz idatzia dago. IKT tresenen erabilera ere nabaria da, foroak ez dira agertzen esaterako baina lehen aipatu bezala bideo bat ateratzen da topaketara animatzeko eta argazki ugari agertzen dira. Blogaren erabilerari dagokionez ez dut gauza txarrik esateko,blog erabilgarri bat dela iruditzen zait. Hizkuntzaren aldetik ere ez dut ezer asko esateko,era egokian idatzia dagoela iruditzen zait. Hau ikusita blog honekiko nire puntuazioa 9koa da. . Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera fisiko eta zientziak, lehenengo maila.
ResponderEliminar1. Blog honetako informazioa 5 iturri ezberdinetatik aterata dago eta hauek “erreferentziak” atalean garbi azaltzen dira. Horrez gain elkarrizketa interesgarriak egin dituzte. Bloga erakargarria da, erraz irakurtzen da eta irudiak eta bideoak modu egokian txertatu dituztela uste dut. Euskara maila bikaina dute eta ez dago akats ortografikorik.
ResponderEliminar2. 4 emakumeen ikuspuntua izateak blogari aberastasuna ematen dio eta blogaren indar gune nagusia dela uste dut. Hala ere, topaketen atala zerbait landu daitekeela iruditzen zait, egingo diren jarduerak sakonago azalduz. Bestalde, bitxikerien atala erakargarria da eta orokorrean oso la nona egin dutela uste dut.
3. Blogaren kalifikazioa: 9
4. Beñat Zabala Murua, JFKZ Magisteritzatik
Lide Azueta Lizaur, JFKZ, 1.Maila.
ResponderEliminar1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
Erreferentziei dagokionez, informazio iturri deberdinak erabii dituzte, ekarrizketak eta artikuluak. Elkarrizketetako galderak oso interesgarriak iruditu zaizkit, bertatik informazio asko atera daitekeelako. Gainera, erreferentzia guztiak, txukun eta garbi aipatzen dira testuan.
Blogaren aurkezpenari begira, txuku eta garbia dela esan dezaket, atzealdean dauden irudiak eta letra tamaina eta kolorea aproposak direlako. Txukuntasun honen ondorioz, ondo irakurtzen dela eta erakargarria dela esan dezakegu. Horrez gain, erabilitako informazio guztia, ondo antolatuta eta ordenatuta dago, atal desberdinetan banaturik, horregatik ez dut sailtasunik izan informazioa aurkitzeko.
Bloga, bideo eta argazki desberdinez osaturik dago. Hainbat argazki, internetetik haruta daude, baina bideoak beraik sortutakoak direnez, kolaboraziozko lan bat dela konfirmatu genezake.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Bloga, sarrera batekin hasten denez eta bertan bloga nondik norakoa den azaltzen dutenez, bloga ondo ulertzen da. Horrez gain, gaur egungo egoera nolakoa den azaltzen dutenez, zure burua ondo kokatzen laguntzen dizu.
Alde batetik, beraien helburuak zeintzuk diren zehazten diituzte, jarrraian helburu hori lortzeko ariketa edo jarduera mota eta kopuruak zehaztuz. Gainera, aurreikusitako gastuak eta erabiliko diren material eta instalazioak ere aipatzen dituzte.
Kasu honetan, topaketa bat antolatu dutenez, topaketa horretako parte hartzaileak zehazten ditu, hau da, beraien proiektua nori bideratuta dagoen; 13-18 urte bitarteko emakumeentzat.
Laburbilduz, blog interesgarria, entretenigarria eta erakargarria iruditu zait, irudi, bideo eta elkarrizketa desberdinez osaturik dagoelako. Amaieran, bitxikeri batzuk ere jarri dituzte, eta jorratu duten gaiaren inguruko informazioa islatzen da bertan, oso interesgarria eta baliotsua.
Kalifikazioa: 9'5
1. Datuak jasotzeko 5 informazio iturri edo gehiago erabili dituzte (web orriak, egindako elkarrizketak eta artikulua) eta erreferentziak gaineratu dituzte. Gainera instalazioak bisitatu eta erakutsi dira. Aurkezpena egokia da eta atal ezberdinetara erraz heltzen da. Bideoak eta argazkiak erabili dituzte. Bloga erabilerraza da eta ordenatuta dago. Kolaborazioa nabaritzen da bideoen eta elkarrizketen sorkuntzan. Ez dago ortografia akatsik.
ResponderEliminar2. Proposatutakoaren deskripapen orokor bat egiten dute sarreran eta proiketuaren helburua azaltzen dute blog osoan zehar. Estaldura geografikoa eta parte hartzaileen deskribapena agertzen da. Eraibiliko diren materialak ez dira ia aipatzen, ezta ariketa motak ere. Hala ere, harremanetan jartzeko modua, intereseko estekak eta aurreikusitako gastuak jarri dituzte.
3. Kalifikazioa: 7,5
4. Iker Antepara Txurruka, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
1.
ResponderEliminar1.1. Informazioa hartzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, web-orri eta liburuak, hain zuzen ere. Hiru elkarrizketa egin dituzte eta hau informazioa asko aberasten du. Baina, agian, informazio gehiegi sartu dute, dena jarraian, eta horrek ez du irakurlea asko animatzen irakurtzera.
1.2. Aurkezpenari dagokionez, argi dago atal bakoitzean azaldu nahi dutena, baina atalen ordena aldatuko nuke, erreferentziak azkeneko lekuan jarriz.
1.3. Argazki dezente erabili dituzte, baina ez dute bideo edo audiorik erabili, horrek erakargarriago egiten baitu bloga.
1.4. Blog honek, atal ezberdinak ditu eta bakoitzean azaldutako informazioa atal horretarako egokia da. Diseinuari erreparatzen badiogu, erakargarriagoa izan daiteke, blogeko ia dena testua delako eta nahiko sinplea delako.
1.5. Kolaborazio lan egokia gauzatu duten jakiteko, ez dute bideorik egin eta elkarrizketak idatziz egin dituztenez, ezin da jakin nork burutu dituen. Argazki bakarra agertzen da taldeko bi kideena, baina ez dira taldekide guztiak agertzen.
1.6. Ortografiari erreparatuz, ez da nabarmentzen ortografia akatsik dagoenik eta testuek kohesioa daukate.
2. Laburbilduz, blogeko informazioa ez dago txarto, iturri ezberdinez baliatu direlako informazioa eskuratzeko eta elkarrizketa ugari egin dituztelako. Baina ez zait iruditu erakargarria, alde batetik, informazio mordoa jarri dutelako eta bestetik, diseinu aldetik ere oso sinple egin dutelako eta ez didalako ezerk arreta deitu.
3. Aurreko irizpideak kontuan hartuta, blog honen nota hurrengoa da: 7,5
1. Blog hau gauzatzeko hainbat erreferentzia erabili dituzte, esate baterako 5. Erreferentzia haien barnean artikuluak, Interneteko orrialdeak eta informazio gehigarria dago. Aurkezpena garbia da baina testua soberan okupatzen du bloga eta horrek bere erakargarritasuna murrizten du. Helburua ongi zehaztuta dago, baina elkarrizketetan gehiegi oinarritu dira eta gainera hauek ere testu gehiegi dauzkate. IKT baliabideak direla eta argazkiak eta bideo bat jarri dituzte eta horrek pixka bat erakargarriagoa egiten du, baina ez soberan.
ResponderEliminar2. Prestatutako jardueraren burutzea oso ongi dago azalduta eta primeran ezartzen dute egun horretan egin nahi duten ariketa edo helburua. Materiala eta tokia ondo zehaztuta dago baina lehen esan bezala ez da oso erakargarria begibistaz.
3. Kalifikazioa: 7
4. Amaia Lopez De La Pisa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien fakultatea, 1.Maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarBlog honetan informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ikus dezakegu. Alde batetik, elkarrizketa pare bat burutu dituztela ikusten da eta hiruzpalau liburu eta aldizkariren erreferentziak ikus daitezke.
Bere aldetik, bloga erabiltzeko erraza da, ez dauka konplexutasunik, goialdean nahi duzun atala klikatzekoa aukera baituzu.
IKT-tresnen erabilera ere nabaria da, elkarrizketan zehar adibidez zenbait argazki jarri dituzte, instalazioen argazkiak, materialena … Eta horrez gain, bideo batzuk ere jarri dituzte, bietako bat dokumentala izanik, biak ere interesgarriak.
Idatzia argia da, ulerterraza eta ez dut akats ortografikorik antzeman blog guztian zehar.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Giza baliabideei, jarduera motei, aurreikusitako gastuei eta materialei buruz ez daukagu informazio askorik. Bestalde, beraiek jarri dituzten puntu ezberdinak ondo azalduta daude eta informazio nahiko dago.
3. Kalifikazioa (0-10)
8
Aitor Gandarias Madariaga, JFKZ 1.maila.
- Ebaluazio irizpide nagusien oinarria:
ResponderEliminar1.1 3 elkarrizketa erabili dituzte, ondo daude eta oso interesgarriak dira, emakumeen esperientziak adierazten dute. Beste liburuetatik ez dute informazioa atera, baina garrantzitsuena, elkarrizketak dira nire ustez. Oso landuta daude eta nire ustez 5/3 ondo egongo litzateke informaioaren aldetik.
1.2 Ondo dago antolatuta, argitasuna dago. Baina ondo egongo litzateke blogari beste gauza batzuk ematea, eramangarriagoa izateko, musika, grafikoak.. baina nire ustez argitasuna idatzizkoari begira ondo legoke.
1.3 Bideoak badaude, ez daude oso landuta baina ezer baino hobe. Eta hori nire ustez asko da. Argazki asko daude eta ondo kokatuta. Nire ustez IKT-ak ondo daude.
1.4 Bloga ondo dago, baina nahiko korrientea da, nire ustez zer edo zer gehio jarriko nioke. Adibidez musika.
1.5 Elkarrizketetan ez dute ongi zehazten zein idatzi duen edo zein egin duen galdera. Baina Blogaren ezkerraldean, lauak aritu dira bloga egiten. Blogaren ezkerraldean jartzen duelako.
1.6 Hizkutzaren aldetik oso aberatsa , argia eta erakargarria da. Ez daude ortografia akatsik, edo ez ditut ikusi.
- Ebaluazio zehatzen ingurukoak:
1. Ondo kokatzen dute blogaren gaia. Sarrera moduko atal bat dago, ondo egina.
2. Ez dute zehazten zer diren.
3. Ze instalazio erabiliko duten argi jartzen dute eta gainera beraiekin harremanetan jartzeko aukera ere badago.
4. Giza baliabideak eta materaiala topaketan agertzen da, nahiz eta materiala ondo ez zehaztu. Baina ezpezialitateak jarduko dutela agertzen da, orduan material zehatz bat erabiliko dute.
5. Proiektuaren helburua, emakumea pilotarekin eduki duen harremana azaltzea,eta beraren historia. Emakumearen sustapena euskal pilotan.
6. Beraiekin harremanetan jartzeko badago aukera.
- Kalifikazioa: 8,5. Informazioaren aldetik oso ondo dago, hizkuntzaren aldetik ere. Blog erakargarria eta gustora irakurtzen da.
José Echaniz Osés, JFKZ 1. maila
Aitor Azpiazu Altolaguirre JFKZ (Magisteritzatik)
ResponderEliminar1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea (5 bikaina eskuratzeko). Elkarrizketak gauzatu dira, liburuak eta aldizkari zientifikoetan eskuratutako artikuluak irakurri eta aztertu, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira… Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
- Datuak lortzeko iturri ezberdinak erabili ditutze. Bai liburu eta bai aldizkari zientifikoak erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere gauzatu dute.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira.
- Aurkezpena argia da eta ordenatua dago. Galderei erantzuten die eta ez dago betelanik, baina grafiko eta eskemak ez dituzte erabili.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoak, audioak, argazkiak, foroak… erabili dira
- IKT tresnak ez dituzte erabili.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilerraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (ikusi ebaluazio irizpide zehatzak).
- Bloga erabilerraza eta argia da. Dena ordenatua dago eta erraz nabigatzeko modukoa da.
1.5. Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo dena delakoa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da. Elkarrizketaren bat eginez gero, guztiek egin dituzte galderak.
- Elkarrizketa bat egin dute eta ematen du guztiek egindako galderak agertzen direla.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
- Hizkuntza aldetik ikusten da ondo idatzia dagoela eta ortografia akatsik ez dagoela ikusten da. Bloga erakargarria da.
• Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra (sarrera modukoa).
Deskribapen orokorra ulerterraza eta garatua da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
Egokia da.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra).
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua).
Material egokia eta anitza dute.
• Proiektuaren helburu zehatzak.
Helburu zehatza emakumeek pilotan jolastea da.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien.
Jarduera egokiak dira eta ondo zehaztuta daude.
• Aurreikusitako gastuak.
Ez dituzte aipatu
• Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
Harremanetan jartzeko modua, bideo bat eta argazkiren bat jarri dute.
• Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke).
Erreferentziak erabili dituzte.
Honenbestez nire puntuazioa: 6,5/10
1.
ResponderEliminar1.1. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, erreferentzietan argi ikusten da. Gainera elkarrizketak egin dituzte eta horrek asko aberasten du bloga.
1.2. Bloga ez dago oso ondo ordenatuta, nahiz eta ataletan egon, atal horien ordena beste bat izanda argiagoa eta txukunagoa izango litzateke bloga.
1.3. IKT tresnak erabili dituzte, bai bideo zein argazkiak jarri dituzte, hala ere elkarrizketak bakarrik idatziz jarri dituzte, audio edo bideoa gehitzea aberasgarriagoa da.
1.4. Bloga atalka antolatuta dago, atal bakoitzean dagoen informazioa ondo banatuta dago, baina lehenago aipatu bezala, ordena ez da egokiena, horrek erakargarritasuna galtzea eragiten du, apur bat liosoa bihurtzen duelako bloga.
1.5. Kolaborazioari dagokionez, ez dira haien bideorik agertzen, baina argazkiren bat bai, baina ez dira taldekide guztiak agertzen. Beraz, ezin da zehatz mehatz kolaborazioari buruz hitz egin.
1.6. Hizkuntzari dagokionez, zuzena da.
2. Orokorrean, Blogak daukan informazioa interesgarria da eta proposatzen duten topaketa ere erakargarria da. Bloga ostera, ez da oso erakargarria. Horregatik, ordena aldatzea komeni da, erreferentziak adibidez amaieran jarriko nituzke nik. Horrela, bloga txukunago egonda erakargarriagoa izango dela uste dut.
3. Aurreko guztia kontuan izanda, 8.
- Ane Extremiana Panera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultatea, 1.maila.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar1.Lanaren balorazioa oso ongi bat da niretzako. Lana ondo egina dago 3-4 erreferentzia erabili dituztelako bloga egiteko, gainera erreferentzia hauek zuzenak dira. Hortaz aparte, IKT teknika erabili dute, adibidez hainbat elkarrizketa egin dizkiete palako bi jokalariei eta video bat ere igo dute. Bloga txukun txukun dago eginda eta hizkuntza ere oso ona izan da, gainera edukia egokia da eta irizpideak jarraitu dituzte. Bikain bat izateko, IKT-ko beste teknika bat beharrezkoa izango zen, bestela dena egokia da. Blogaren erabilgarritasunari buruz, erraza da erabiltzeko, baina elkarrizketen barruan nahasmena sor daiteke. Ortografia akats oso gutxi daude eta hizkuntzaren erabilpena oso egokia izan da.
ResponderEliminar2. Proposamenen deskribapena oso egokia izan da, sarreratik beraien ideiak aldarrikatzen dituztelako. Blogaren antolatzeko mota, kontzientziagarria da, egileek jendea kontzientziatu nahi dute eta jendea animatu. Gainera beraiek proposatutako topaketak, praktikarako leku egokia du eta giza baliabideak ere ederki adierazi dituzte. Falta izan zaiena, beraien proposamenaren erreferentziak izan dira.
3. 7 da kontrakantxa blogaren nota.
-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarDatuak iturri ezberdinetatik jaso dira, elkarrizketak eta bideoak erabili dira. Aurkezpenari dagokionez zuzena eta argia da. Argazki ugari eta bideoa erabli dira, honek erakargarriagoa bihurtzen du bloga. Bloga erabiltzea erreza da eta informazioa ondo banatuta dago. Hizkuntzari dagokionez ondo idatzita dago eta aberatsa da. Egingo dena ondo azalduta dago, argi geratzen da zeintzuk izango diren ekintzak eta nola egingo dira, eta kontaktatzek bideak argi azaltzen dira.
-Kalifikazioa: 8
-Xabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ, 1. maila.
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar1.1. Iturri desberdinetatik hartu dute informazioa.Horrez gain elkarrizketa bat ere egin dute. Horrela irakurleari atentzioa deitzen diote.
1.2. Blogaren ordenari dagokionez, ataletan dago ordenatuta beraz ez da zaila erabiltzea.
1.3. Bideo eta irudiak erabili dituzte.Horrek erakargarritasuna ematen dio blog-ari
1.4. Blog-a ataletan banatua dago. Horrela nahi duzuna klika dezakezu eta nahi duzuna irakurri.
1.5.Ez da euren bideorik agertzen.
1.6. Hizkuntza ongi erabili dute irakurlea erakartzeko.
2.Blog-a oso erakargarria da, ataletan banatuta dago eta egingo dena ondo azaldutra dago.Egingo diren ekintzak azalduta daude.
3.8
4.Iker Ibarluzea Salaberria