Gaur egun, oso zaila da estatu mailan emakumeak euskal pilotan aritzen aurkitzea, baina XX.mendeko zati handi batean, frontoiak betetzen zituzten egunero, atlantikoko bi aldeetan, apostuetako negozioei esker, momentu horretan hedapenean zegoen merkatua. Beraiek izan ziren estatu mailan, lehenengo kirolari profesionalak
Euskal Herriko eta Nafarroako herri txiki askotan, umeek (bai neska baita mutilek ere), frontoi bat zapaltzen dute parke bat baina lehenengo. Kirol hauetako harrobia izaten jarraitzen duten aran hauetan dago pelotaren ADNa, hala ere, emakume pelotarien oihartzuna, negozio eta ikuskizun bezala ulertua Madrilen sortu zen. Bertan, 1917.urtean Ildefonso Anabitartek emakumeak jolasten jarri zituen dimentsio txikiago batzuetan erraketa eta pelota arinago batekin. Fenomenoa Ameriketara zabaldu zen, batez ere Mexiko, Kuba eta Estatu Batuetara.
Garai horretako izar batzuk Bene II, Chiquita de Ledesma, María Elena Hernandez, la Eibarresa edota Chiquita de Anoeta izan ziren. Emakume horiek historia egiten ari ziren, baina momentu horretako ikusleek, "erotismo eta kirolaren erdibideko" zerbait bezala bakarrik ikusten zituzten.
Denborarekin, euskal pelotaren gainbehera oso handia izan zen. Madrileko frontoiak 1981 itxi zituen bere ateak emakume faltagatik, izan ere, frankismoak lizentzia gehiago emateko aukera debekatu zuen azken urte horietan. Orain adibidez, Maite Ruiz de Larramendi, 42 urteko nafarra eta munduko jokalari hoberenetako bat pala paletako modalitateetan, bizitza ospitaleko langile bezala irabazten du.
Jarraian, 3 elkarrizketa ezberdin irakurzeko aukera daukazue. Gaur egungo, palan aritzen diren lau emakumeekin euskaldunekin hitz egin ondoren, bakoitzarekin elkarrizketa bat izatea eta haien egoera ezagutzea lortu genuen.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Bereziki aipagarriak dira egindako hiru elkarrizketak. Liburu ezberdinak erabili dituzue, baina ez da zehaztu bakoitza zertarako erabili duzuen, testuan aipatuz. Berdin web orriekin.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoa (zuek sortua) eta argazkiak erabili dira. Azken hauen kasuan, zehaztu nondik atera dituzuen. Bideoa erakargarria da, emakumeak ongi pasatzen ikusten da.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
1.5. Kolaborazio lana. Bideoa sortzean/egitean, taldekide batzuk agertzen dira bertan. Elkarrizketako audioak ez dira gaineratu.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz: “irakurzeko”.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Ez da zehaztu honen inguruko informaziorik eta beharrezkoa da.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Estaldura ez da zehaztu. Zergatik mugatu duzue 13-18 urte bitartean? Adierazi, ez da beharrezkoa joko-maila egokia izatea, edozein emakumerentzat diseinatua dago.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Ongi legoke Olavera nola iritsi eta nolako pilotalekua den adieraztea (tenperatura bikaina, estalia…).
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Atal hau ez da garatu, garrantzitsua da zuen balio erantsia (arlo honetako profesionalak) agertzea. Zehaztu zuen zereginak.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Ez da zehaztu, zerrendatzea komeni da.
• Proiektuaren helburu zehatzak. Gehiago zehaztea komeni da, zertarako da topaketa hau? Zein dira helburu zehatzak?
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Bideoak pista bat eman digu zer egin nahi duzuen, baina komeni litzateke gaineratzea nola jarduera izango den topaketa, ongi pasatzeko jarduerak izango direla, elkarrekin erlazionatzekoak…
• Aurreikusitako gastuak. Ez dira zehaztu. Izen ematea kobratuko diezue? Hala ez bada, nola eskuratuko duzue erraminta, pilota eta instalazioa erreserbatzeko gastuak ordaintzeko dirua?
• Bestelakoak ez dira zehaztu (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
3. Kalifikazioa: 8.
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.